XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Inoiz ez dira kontuan hartuko batezbesteko nota horretan karrera bukaerako proiektu, tesina edo antzekoei dagozkien kalifikazioak.
Norberaren ikasketa-egiaztagiria bidaltzen ez den kasuetan eta, halakorik ezean, tituluaren erkatutako fotokopia edo horren luzapen-eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena aurkezten denean, 1988ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (13ko BOE), lehiatzaileak
1. Aldez aurreko irakasle-esperientzia:
a) Irakaskuntza publikoan: Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritza eskuduneko langilego-buruak ziurtatutako zerbitzu-orria.
b) Irakaskuntza pribatuan: ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikorako Zerbitzuaren onespenarekin batera, zerbitzuen hezkuntza-maila, espezialitatea eta benetako iraupena jasoarazten duena.
Ziurtagiri horri INSSek emandako ziurtagiria erantsiko zaio, ikastetxearen (enpresa) izena eta alta-aldia/k jasoaraziz.
2. Ikasketa-espedientea:
Jatorrizko ikasketa-egiaztagiria eta erkatutako fotokopia, ikasgai guztietan lortutako puntuazioak eta alegatutako titulua lortzeko eskatzen diren ikasturteak jasoarazten dituena.
3. Ikasketa-titulazioak:
Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren jatorrizko ikasketa-egiaztagiria edo erkatutako fotokopia, bai eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena ere edo, beharrezko balitz, luzapen-eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, 1988ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (13ko BOE).
4. Bestelako lanbide-merezimenduak.
a) Irakasleen arteko lan-mintegi, berriztapen-proiektu, etab.etarako: Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariak emandako egiaztagiriak.
b) Ikastaroen egiaztagiria (ikastaroaren iraupenorduen kopurua espreski adierazten dutenak).
Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira ez da atal honengatiko puntuaziorik lortuko.
c) Argitalpenak justifikatzeko: horiei dagozkien aleak.